Zerbitzuak

isuri sormenezko zerbitzuak, sormena, teknologia berriak, hezkuntza eta gizarte partaidetzan oinarritzen diren egitasmoak sustatzen dituen elkarte kulturala da (dossierra gazteleraz). Ikus entzunezko kultura eta teknologia berriak oinarritzat hartuz, sormenezko tailer eta proiektuak garatzen ditugu adin guztietako pertsonekin. Elkarlanean aritzea atsegin dugu, ezagutzak banatu eta bizipen berriak bideratuz. Gure asmoa jakintzak zabaldu da gizarte kritiko eta jantziaren alde lan egitea da.
  • Diziplina anitzetako tailerrak diseinatu eta ematen ditugu. Giza baloreak lantzen ditugu tailerretan; hala nola, ingurugiroa, kultur aniztasuna, generoa, elkarbizitza, etab., aztertuz. Gure eguneroko jardueretan teknika ezberdinak erabiltzen ditugu: stop motion animazioa, bideoa-sormena, blogak, argazkilaritza digitala eta teknika plastikoak.
  • Material pedagogiko eta didaktikoa prestatzen ditugu erakusketa eta publikazioetarako. Era beran, gure tailerrekin harremanduriko unitate didaktikoak lantzen ditugu euskarri fisiko zein digitaletan.
  • Erakusketetan, kultur jardueretan, zein arte galeria eta zentroetan bisita gidatuak egiten ditugu
  • Hezkuntza alorreko profesionalei zuzenduriko ikastaroak eskaintzen ditugu (irakasle, museoetako hezkuntza departamentuetako kide, aisialdi taldeetako kide, etab.); sormenaren eta teknologia berrien inguruan trebatu asmoz.
  • Hezkuntza departamentu, kultur etxe eta museoetan aholkularitza lana egiten dugu. Erabiltzaileen arteko harremana eta parte hartzea indartzeko estrategiak garatzen ditugu.
  • Elkarlanean aritzen gara beste taldeekin; proiektu, jardunaldi, eta jaialdietan. Proiektu parte hartzaileak eta tailerrak prestatzen ditugu ekimen hauetan