Nortzuk gara

Oskia

Curriculuma Oskia Alvarez Erburu naiz. Behatzaile jaioa. Betidanik gustoko izan dut dena zalantzan jartzea eta bururatzen zaizkidan galderei nire kabuz erantzunak bilatzea. Pertsona nahiko askea naizela uste dut. Txikitatik argi nuen ahal bezain laster etxetik alde egingo nuela eta hamazortzi urterekin Arte Ederrak ikastera joan nintzen Bilbora. Ondoren, Ingalaterrara salto egin nuen, Erasmus bekari esker. Bertan, hiru hilabete igaro eta berriz bueltan etorriko ote nintzen? Ez , bada. Han gelditu nintzen, lanean, ikasten eta mundu guztiko jendea ezagutzen. Inoiz ez ditut bizipen horiek ahaztuko. Sei urtek lan asko egiteko aukera ekaini zidan; besteak beste, gizarte artista gisa, egitasmo parte-hartzaileak abian jartzen eta arte galeriekin eta kultur etxeekin hezkuntza proiektuak sustatzen aritu nintzen. Baina Ingalaterran euri asko egiten du eta Bilbora bueltatzea erabaki nuen, nora eta hona. Duela hiru urte ezagutu nuen Aiora eta ordutik gure ilusio eta energia guztiekin, isuri abian jartzeari ekin diogu.

Aiora 

Curriculuma Kaixo, Aiora Kintana naiz. Jakin-min handiko pertsona eta txikitatik sortzaile jaioa. Garai hartan, pintatzea, paperezko etxeak eraikitzea, kromo bildumak osatzea eta  pastelak egitea ziren nire zaletasun nagusiak. Egiazki gozogilea izan nahi nuen eta nire lagun bizkiekin gozodenda bat zabaltzeko asmoa genuen. Baina bizitzak buelta asko ematen ditu eta hamazortzi urte bete berritan Londresa joan nintzen, au-pair gisa.  Bidaia hark bizitza aldatu zidan. Heldutasuna ukitu eta munduaz gozatzeko gogoa piztu zitzaidan Ingalaterratik bueltan. Arte Ederretak ikasteari ekin nion eta ordutik, sormenezko esparru ezberdinetan aritu naiz lanean; arte hezitzaile, arte ekoizpenetan arduradun, irakasle... Besteak-beste, bidaiatzea, argazkigintza, proiektu parte hartzaileak prestatzea, jende berria ezagutzea, hizkuntzak ikastea eta teknologia berriak atsegin ditut. Giza-sareek txunditua naukate, baina horrenbeste zibermunduaz inguratua egon arren, beti aurkitzen dut igerilekura edo lagunartera joateko tartetxo bat.